HerrikoiApp

Herrikoiapp - Zer da?


Euskal Herriko udalerri bakoitzaren albiste eta ekitaldi nagusiak eskaintzen dituen mugikor-aplikazio baten sorkuntzan datza. Informazio lokalaren harreran hutsune bat dago gaur egun, batez ere euskaraz. Mugikorra behar hori asetzeko bereziki dago aholkatuta, bere unibertsaltasunarengatik (smartphonaren erabilera Euskadiko biztanleriaren %75era iristen da) eta bere geolokalizazio gaitasunarengatik.


Kosturik ba ahal du aplikazioak?


Ez. Herrikoiapp dohainik da, eta etorkizunean ere dohakoa izango da.


Herrikoi app, Nori dago zuzendua?


Bilbo edo Barakaldo bezalako hiri handien biztanleak informazio lokal zabala duten bitartean, udalerri txikietako beste biztanle batzuek, muga askoekin aurkitzen dira. Horregatik, nukleo landatarretan komunikabide informal gehiago erabiltzen dira, aho-belarri bezalakoak, beti ere jarraitzeko zailagoak.


Herrikoi appeak, Bizkaiko herri txikienen biztanleen beharrak asetzea du helburu bezala. Udalerrien tamaina edozein dela ere, tresna Bizkaiko udalerri guztientzat egongo da eskuragarri. Aplikazioa iOS eta Android bertsioetan dago erakusgarri.


Nola funtzionatzen du?


Menu printzipal baten aztertu nahi dugun herria aukeratzen dugu, horrela aukeratutako herriari jarraipena eginez.


Gerta daiteke herria aukeratutakoan bertan albisterik ez aurkitzea. Hau gertatzen bada, herri honetako edukiak garatzen ari direlako da, denbora tarte labur batean eduki hauek eskuragarri egongo dira.


Nire herria ez da agertzen. Zergatik?


Gaur egun Bizkaiko 26 udalerri daude aplikazioaren barruan: Aplikazio hau Bizkaiko herrientzat zuzendua dago. Aplikazio honen helburua Bizkaiko herri guztietako albisteak euskaraz barneratuta izatea da.


Zeintzuk dira Herrikoi appearen Iturriak?


Herrikoi appearen albiste iturriak ugariak dira baina batez ere hauetatik daude jasoak:


Prentsa jeneralista. Egunero hurrengo komunikabideetan argitaratzen diren informazioak aztertuko dira: EITB, Deia, El Correo, Gara, Berria. Udalerri interesgarriei buruz argitaratzen dutenean detektatuko da.


Prentsa espezializatua. Egunero 20 hedabide lokal aztertuko dira, honez gero Bizkaiko udalerri desberdinetan eskuragarri daudenak eta Enpresa-Estrategia hedabideak ere (informazio ekonomikoa bakarrik).


Blog lokalak informazioarekin. Aldez aurretik ikerketa bat burutu da eta blogero batzuek beraien herriari buruz idazten dutela ikusi da. Proiektuak Bizkaiko herri guztien gain hitz egiten duten blogen lokalizazioa dauka eta proiektuan automatikoki sartuko dira hauen edukiak aplikazioaren parte izateko.


Iturri ofizialak, udaletxeen web orrialdeak adibidez edo Bizkaiko Foru Aldundiarenak. Informazio hau RSS edo parseo bitartez miatuko da (albisteak argitaratzen diren orrialdearen aldikako miaketa informatikoa informazio berriak detektatzeko).


Herri bakoitzean sortutako enpresen datuak. Informazio hau Merkataritza-Erregistroaren Buletin Ofizialetik aterako da.


Bizkaia eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako berriak. Miaketa bitartez egingo da, iturri hauetan sartzeko datu zerbitzurik oraindik ez baitago.


Twitter. Aztertuko diren herriei buruz hitz egiten duten tweeten aldizkako bilaketak egingo dira. Informazio hau eskuz filtratuko da zeren aldez aurretik egin den azterketa batean tweeten %60 a garrantzitsua ez dela ikusi da. Irizpide hau komunikazioan prestakuntza duen pertsona batek bakarrik identifikatu dezake.